1. Tailerra: Kartografia

0. ETAPA: DATUAK JASO

Egin behar genuen lehenengo lana azaldu zutenean, lan zaila eta pentsatu beharrekoa zela ikusi genuen. "Nola ikasten dut" galdera erantzuten zuen kartografia bat hain zuzen ere. Horretarako, lehenik eta behin datuak jaso behar genituen. Taldean elkartu, eta bakoitzak uste zuena eta zituen pentsamenduak partekatu genituen. Oso lagungarria izan nuen, nire ideiak ez ezik besteenak entzuteak ere gauzak argiago utzi baitzizkidan.

Hau egin ondoren, informazioa bilatzeari ekin nion. Horretarako, argazkietaz, abestietaz edo ipuinetaz baliatu nintzen.Argazkiak izan nituen baliagarrien, bertan nire bizitzako hainbat momentu agertzen baiziren.

1. ETAPA: DATUAK ANALIZATU

Beste talde batzuekin elkartu ginen hauen kasu eta pentsamenduak ezagutzeko helburuarekin. Borobilean jarri, eta nola ikasten dugun edo non ikasten dugun bezalako galdereei erantzun genien grabazio bat sortuz. Solasaldi oso interesgarria eta baliagarria iruditu zitzaidan, eta hainbat ondorio atera genituen.

Ondorio garbiena, pertsona bakoitza bakarra dela eta ikasteko ere bakoitzak bere modu edo metodoak erabiltzen dituela.

Beste ondorioetako bat, eskolak ez ezik, gure ikasketa prozesuan familiak, lagunek, musikak edo kirolak berebiziko garrantzia duela izan zen. Bizitzako esperientzietatik asko ikasten dugula eta horregatik bizitza osoan zehar hari gara gauza berriak ikasten.


2. ETAPA: DATUAK ANTOLATU



Kartografia, modu digitalean egitea erabaki nuen. Ez naiz oso iaioa eskulanetan, eta ordenagailuz ttukunagoa geratuko zela pentsatu nuen. Gainera, esan bezala aurkitutako ebidentzia gehienak argazkiak izan ziren, beraz hauek erabiltzeko modu egokiena zela iruditu zitzaidan. Horretarako, Prezi programa erabiliz, nire bizitzako ikasketa prozesua markatzen duten 4 euskarriak sailkatu eta lotu ditut lauki bat osatuz: Familia, lagunak, eskola eta kirola! 



3. ETAPA: AURKIKUNTZAK AURKEZTU



Esan bazala, nire katografia lau euskarri garrantzitsutan banatu dut.Hauek irudikatzeko argazkiak erabili ditut, adierazi nahi dudana irudikatzeko aproposena dela uste baitut. Hauekin lauki bat osatu dut, azken finean beraien artean lotuta baitaude eta guztien artean osatzen baitute nire ikasketa prozesua.





Lehenik eta behin familia aipatuko nuke. Jaiotzen zarenetik eta bizitza osoan zehar egon dira nire ondoan eta gaur naizena, zati handi batean, beraiengatik da. Familiatik jaso ditut lehen ikaskuntzak eta hauek izan dira nire hezkuntzan garrantzi handiena eduki dutenak.




Nire bizitzako ikasketetan garrantzi handia izan dutenak ere, lagunak izan dira. Gaur egun ditudan lagun asko txikitatik egon dira nire ondoan, eta hauekin edukitako bizipenetatik ere asko ikasi dudala esan dezaket.




Eskolak, hasierako haurtzendegitik gaur egun nagoen unibertsitateraino, berebiziko garrantzia izan du nire ikasketa prozesuan. Bizitza osoan zehar izan da nire bizitzaren parte, beraz, ezin uka daiteke bertan gauza ugari ikasi ditudala. Idazten eta irakurtzetik, gaur egun unibertsitatean ikasten ari naizen gauzetaraino.




Eta azkenik, kirola egongo litzateke. Modu batera edo bestera, kirola egiten ere bizitza osoa daramat eta bertan hainbat balore ikasi ditudala esan dezaket. Nire herriko futbol taldetian egindako urteetatik hasita, bizikleta hartu eta mendira joaten naizen harte. Kirola egiten dudanean, etengabeko heziketa batean nagoela sumatzen dut.




Lan hau egin ondoren, nire etorkizunerako oso baliagarria denaren sentsazioa dut. Azken finean, irakasle izateko hari gara ikasten, eta irakasten jakiteko gure esperientzietatik abiatzea oso egokia izan daitekeela deritzot.


TALDEKIDEEN KARTOGRAFIAK:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina